Zura


Gure basoak CO2 isurpenetatik babestearen beharraz ohartuta, Arregin Biomasa energia berriztagarri iturri gisa erabiltzearen alde lan egiten dugu.

  • Granulometria ezberdineko egurraren ezpaldura eta aurre-ezpaldura.
  • DIN PLUS Pellet-a.
  • Zertifikatu gabeko Pellet-a.
  • Palet-en berreskuratze eta komertzializazioa.
  • Soltean | Big-Bag | 15 kg-ko zakuak

Zuraren bilketa

Garraioa

Tratamendua

Biomasa

Uste dugu erregaien aldaketa bat egon behar duela eta erregai natural, ekonomiko eta ingurumenarentzat ondorio kaltegarririk ez duten erregaien alde egin behar dela. Horregatik, BIOMASAren aprobetxamenduan espezializatu gara energia iturri berriztagarri gisa. Biomasa energia berriztagarri mota bat da, eta materia organikoaren aprobetxamendutik sortzen da. Gure inguru naturalean aurkitzen ditugun hondakinetatik eta zura nagusi den prozesu industrialetatik (altzariak, zura, basogintza…) lortzen dugu.

Biomasa

Biomasaren bidez sortutako energiaren alde egiten dugu, errekurtso autoktonoa, berriztagarria eta neutroa delako berotegi efektuaren emisioei dagokienez.Biomasaren balorizazioak eragin handia dauka gure basoen zaintzan, suteen eta plagen arriskua murrizten baitu.

Ikuspegi ekonomikotik, biomasa eskaera konstante bat duen produkzio bat da, eta industria jasangarriaren garapenaren sortzailea da.