Papera eta kartoia


Tratamendua

Paper eta kartoiaren tratamendurako gaikako bilketa da gure ibilbideari hasiera eman zion jarduera. Arregin, gure bezeroek sortutako paper mota ezberdinen kalitate eta ezaugarri anitzetatik abiatutako sailkapen sistema bat daukagu.

Balorizazioa

Geroko balorizazioan duten garrantziagatik, zerbitzu eta sailkapenari gailentasun berezia ematen diegu. Hala, 12 ordu baino denbora laburragoan zerbitzu ezinhobea eskaintzen duten baliabide mekaniko ezberdinak ditugu: edukiontziak, trinkotzaileak, prentsa bertikala… Birziklapen eta jasangarritasunaren baldintzak betetzen duen birziklapenerako makineria ezinhobea daukagu, gaitasun produktiboa handitzeko, kostuak murrizteko eta prozesua arintzeko.

Zerbitzu eraginkorra


Zerbitzu eraginkor bat bermatzen dugu, izan ere, bezero bakoitzaren beharrei erantzuten diegu. Hainbat edukiontzi neurri ditugu bilketa puntualentzat edo depositu finkoetan. Abisua jasota, 24 orduko epean egiten dugu bilketa.Gure trinkotzaile mugikorrarekin, kapazitatea handitzen dugu, kostuak gutxitzen ditugu eta prozesua arintzen dugu.