Nor gara


Arregi Etxabe Juan Jose, S.A.-k HEA (Hondakin Ez Arriskutsuak)-en kudeaketa integralean eta bigarren mailako lehengaien merkaturatzean lan egiten du. Gure ibilbidean familia jatorriko ezagutzaren baloreak eta diziplina anitzeko talde profesional baten izaera batu dira, 1996an egun Arregi dena sortuz. 20 urte baino gehiagoko esperientziak eta baliabide gizatiar eta teknikoetan egindako inbertsioak bermatzen gaituzte, eta, era berean, Euskadi eta autonomia-erkidego mugakideetan erreferente izatera bihurtu gaituzte. Helburu argi batek bereizten gaitu: gure bezeroen kudeaketa kostuen murrizketa, hondakinei balioerantsia emanez.

hondakin-kudeaketa

Arregi Etxabe Juan Jose S.A.


Europa osoko ingurumen arauak honela definitzen du hondakina: edukitzaileak baztertu duen, baztertu nahi duen edo baztertzeko betebeharra duen edozein substantzia. Substantzia ez arriskutsuak modu pasiboan kotatzen dira. Arregi Etxaben kontzienteak gara euskal enpresek Europako Batasuneko ingurumen eskakizun berriei aurre egin behar diela. Baliabideen efizientzia handiago batek eta hondakinen kudeaketak produkzio eta kontsumo eredu jasangarriagoak ziurtatzen dituzte.

Kudeaketa profesional bat helburu argiarekin: gutxitu, berreraiki, birziklatu, berreskuratu eta balorizatu. Hondakina baliagarri gisa tratatzen dugu, eta ez arazo gisa. Jarrera horren emaitza gure bezeroen baliabide primarioen optimizazioa da. Gure kudeaketa sistema integralean berrikuntzaren alde egiten dugu, gure inguru naturalarekin arduratsuagoak eta koherenteagoak izateko.Gure kudeaketak eragotzi egiten du hondakinek ingurumenean eragin kaltegarriak sortzea.